Musikaateneo: Noche flamenca de cante y guitarra

El próximo jueves 1 de marzo saldremos del frío invernal gracias al calor de una noche flamenca de cante y guitarra.

De la boca de Javier Bermejo y las manos de Marco Borge, daremos un paseo por tierras flamencas para explorar la variedad y riqueza de los cantes.

Esperamos que se repita el grandísimo éxito que el curso pasado tuvimos con el concierto de flamenco. Anima zaitezte!

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Musikaateneo: Flamenco entre amigos

A las nueve de la noche del primer viernes primaveral podremos disfrutar con un estilo hasta ahora nunca visto en nuestro musikaateneo: todo un concierto de flamenco con el cante de Javier Bermejo y Juan José Navas, y la guitarra de Marco Borge.

Será un encuentro entre amigos que quiere reflejar las vivencias con el flamenco de personas que viven en el entorno de Bilbao. El flamenco es un verdadero patrimonio universal, pertenece a todo aquel que lo siente y, como todo buen arte, no conoce más fronteras que el trasmitir y comunicar con autenticidad sus esencias.

(Nota: foto superior original de wit / Bill Tyne CC BY-SA)
  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Kontzertua: Leire Saitua

Hurrengo apirilaren 8an Leire Saitua izango dugu musikaateneo esparruan. Abeslari hau Busturialdetik dator. Sortzailea, bakezalea, feminista, alaia ta konbatiboa,… benetan polifazetikoa: ez dabil musika arloan bakarrik, baita yoga ta meditazio irakaslea da.

Bere blog edo myspace-an entzun ditzakezue berak sortutako abesti batzuk.

Anima zaitezte Hika Ateneora etortzeko Leirerekin!

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Musikaateneo: Jon Arraibi

Cantautor de 32 años, con guitarra y voz: “Canciones sin miramientos ni adornos, en las que intento ir un poco más allá de la superficie de nuestras vivencias. Canciones en las que a veces echo la vista atrás para evitar que el recuerdo, esa luna que va menguando en nuestras retinas, desapezca por completo, y en las que intento descifrar, aunque sea un poco, lo jodidamente complicados que somos.”

Más info en el myspace de Jon.

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Musikaateneo maiatzan: Borja Estankona

3 maiatza, 2012
20:30to22:00

Estankona kantugile berezia da. Bere musikan kemena eta sentikortaduna era eder baten uztartzen dira. Berak gitarra jotzen du eta abestu eta lagun dauzka Jimmy Arrabit (Itoiz) baterian eta Itsaso Etxebeste (Katamalo) baxuan. Disko bat kaleratu du iaz Baga-Biga zigiluaren eskutik. Laster kalean izango den bere bigarren diskaren abesti berriak ere gozatu litezke bere zuzenekoetan.

Gogoratu:
maiatzaren 3an
(lehen ostegunean),
20:30tan
Hika Ateneon

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

PIERROT KONTZERTUA

31 urria, 2013
21:00to22:30

Pierrot, jaio berri denfolk rock akustikoaren ildotik doan proiektua da bere alter ego Jon Urrutia dalkarrelarik, Bilboko musikaria eta Bilboko hainbat taldetatik pasatu ostean.

pierrot3

Proiektu akustiko honek kantautore esanahia berrasmatu nahian dator eta hori defendituko du bere gitarra ta ahotsa dela medio, leku iradokitzatailetara eramango gaituen musika ta letretaz baliatuz.

https://www.facebook.com/jonpierrot

https://soundcloud.com/jonpierro

pierrot

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

JESUCRISTA – Kontzertua

8 azaroa, 2013
20:30to23:30

Alfa eta omega jakituria-geruza batean. Jazz minimalista, bluesa ipurtargiekin, ostikada bat barrabiletan, eta zure kontzientzia pizteko deia. Bai, Jesucrista hori guztia eta gehiago izan daiteke. Zure buruari galdetzen badiozu nola sortu den mugimendu okultista hau, erantzuna eman geniezazuke, baina erantzuna zure baitan dago.

jesucrista

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

AZKAITER PELOX + TXARLY BRAVO – Kontzertua

14 azaroa, 2013
20:30to23:30

Azkaiter Pelox izenpean datorkigu oraingoan hikaateneora Unai Azkarate.Bergarako blues zingiratsua bertako artista agortezin eta polifazetikoaren eskutik. Gainera, Txarly Bravok gau berezi hau osotuko du bere Izangoan soinuagaz.

Azkaiter Pelox 2004an sortzen den proiektu musikal anitza da. Unai Azkaratek (Bergara 1980) eguneroko bizitzan oinarritzen diren hitzak idatzi eta 50. hamarkadako Rithm & blues eta rockabilly ukituekin taularatzen ditu. 2010ean landutako road band kontzeptuarekin Euskal Herriko zein atzerriko musikari ezberdinekin taularatzea izan ohi da Zamburleiker 6.0 (Autoekoizpena 2012) azken lan luzea zuzenean defendatzeko estrategia.

BERGARA AZKEITER PELOX.jpg

MUSIKA: https://myspace.com/azkaiterpelox/music/songs

REPORTAJE: http://www.musikazuzenean.com/b86/azkaiter-pelox

BIDEOA: http://www.youtube.com/watch?v=Je2_7yS3QHA

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

LOVERS – Kontzertua

19 azaroa, 2013
20:30

Lovers-ek kaleratu duen 7. albumean, A Friend in the World, intimitatearen eta indarraren fusioaren ondorioa dira aire zintzoa, umore feminista berrikoa eta konplexutasun erritmikozkoa. Emaitza atsegina eta erromantikoa da aldi berean. Disko berria kanporakoitasun akustiko eta elektronikoaren, eta introspekzioaren arteko nahasketa bat da; bidaia bortitz bat bihotzeko eta burmuineko mapetan marraztu gabeko lekuetan barna. A Friend in the World, Darklight disko txalotuaren jarraipena da, eta taldeak hirukote moduan kaleratu duen bigarrena.

Lovers-ek (Berk letra-idazle estimatua, Kerby Ferris ekoizle eta soinu-artista eta Emily Kingan ekoizle eta perkusionista) emakumeen arteko adiskidetasuna, sexualitatea eta eboluzioa prozesu amaigabe moduan aintzat hartu eta hauen erretratu intimo bat eratzen du.

2002an ezagutu ziren taldekideak, Berkek orduko taldearekin biran zebilela izan zuen istripu ia hilgarriaren ostean. Emily Kinganek The Haggard hardcore talde feministarekin biran zebilela Berk gonbidatu zuen eurekin jotzera. Ferris, berriz, roadie-a zen garai horretan. Handik urte batzuetara Kinganek bilera bat antolatu zuen bere lagun eta taldekide izango zirenekin. Bigarren begi-kolpeko maitasun istorio bat izan zen eta etorkizunean sortzear ziren lanaren bihozkada profetikoak azaleratu ziren elkarretaratze horretan. Honela dio Berkek Lovers-i buruz:

“Bada zerbait kosmikoki suspergarria Maitasuna behin eta berriz aukeratzean, jendearekin konpromezua berritzean, abentura sortzaileetan elkarlanean jardutean. Bakoitzak bere prozesu sortzailearekiko duen konpromezua islatuko zuen albuma sortu nahi genuen. Adiskidetasunak duen alderdi garbi eta magiko hori zabaldu nahi genuen disko honen bidez.”

http://www.loversarelovers.com/

lovers-bandphoto3

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Joseba B. Lenoir – Kontzertua + dj

12 abendua, 2013
20:00to23:30
JOSEBA

http://josebalenoir.com

Hikaateneon, TENPESTA, EP berria!!

Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta, beste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen. Ameba eta, ondoren, SextySexers taldeekin handitzen joan zen lagunarteko jolasa. Ikasketek Gasteizera eraman zuten gero, eta han ere geldirik ezin egon, Sumision City Blues, Johnny & Joseph edo Alice in Veins izan dira bertan garatutako proiektuak. Triangeluaren hirugarren ertza Bartzelonan aurkitu zuen ondoren. Han landu zituen Oskar Benas y los Vampiros del Ritmo egitasmoa eta, halaber, gaur hona gakartzan Joseba B. Lenoir, bakarkako proiektu pertsonal eta experimentalena. Bidean gelditzen dira hainbat eta hainbat kolaborazio, Willis Drummond, The Capaces, Max Gamuza, Petti, zerrenda luzea da oso.

Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du, esaterako, Joseba Irazoki, Anti edo Benasen eskutik. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa; esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da Joseba B. Lenoir proiektuarekin. Askotan oinekin jotzen duela dirudien arren, tresna nagusia gitarra du oraindik ere, gorputzaren luzamendu bat duena, beti gainean, elektrikoa, akustikoa, txikia, handia, garestia, merkea, berria edo zaharra izan daiteke, baina beti gitarra. Perkusioak, bateriak, mandolina, banjoa eta definitu ezin diren tresna ugari gehitu dizkio betiko instrumentu kuttunari, lehen aipaturiko pedal festaz gain. Ez dira Instroak Vol. 2 honetako abestiak modu honetan grabatzen dituen lehenak, aurreko ep eta demoetan ageri ziren zertzeladak zuzenean entzuteko aukerarik ere izan da, baina hasierako urduritasun eta lotsak alde batera utzita, benetako lehen diskotzat jo dezakegu Instroak Vol. 2.

Oihartzun amerikarreko bederatzi abestiz osaturik, bluesa, folka eta rocka ditu osagai nagusi; Ennio Morriconeren soinu bandak dakartza gogora Gakobeltzen hegaldiabezalako abestietan, baina Jimi Hendrix edo Frank Zappa bezalakoek sortzen zituzten inprobisazioen ukitua ere aurki daiteke beste batzuetan. Bakarra azpimarratzekotan, Ihesaldia izango litzateke, hasieratik garapen bikaina erakusten duena eta Joseba B. Lenoir egiteko gai dena laburbiltzen duena, oinarri erritmiko hipnotiko batekin uztarturik. Pentsa daiteke one man band izatea muga bat izan daitekeela, baina ezta gutxiago ere; argi utzi du hori zuzeneko emanaldietan. Hala ere, oraingoan, diskoa janzteko bi gonbidatu izan ditu: Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Band, Monarch, Do-Rudiger) bateria eta perkusioetan, eta Raul Garcia (Mugaldekoak) zerrarekin. Ohiko loop eta tramankuluei beraien ekarpena eginez, Joseba B. Lenoir-en proposamena sonoritate ezberdinetara daramate. Etxeko Gakobeltz Mobile Studioan grabatu ditu zatirik nagusienak, nahiz eta Felix eta Raul-en ekarpenak Iñigo Irazokiren estudioan jasoak izan diren, Saran. Masterizazioa, aldiz, Jonan Ordorikaren esku utzi du. Azpimarratzekoa, era berean, Xabier Sagasta Lacallek arte grafikoan eginiko lana.

Agian ez da entzuteko musika motarik errazena, eta ziurrenik ez da, inondik inora ere, arrakastatsuenen artean izango. Entzunaldiak behar ditu diskoak barnera iristeko, baina halako batean zure buruan “klik” egiten du eta ezin duzu Joseba B. Lenoir-ek Instroak Vol. 2 honetan sortzen dituen atmosfera horietatik ihes egin. Josebak izen harturiko J.B. Lenoir bluesman handiak burua altxatuko balu, txundituta bezain harro legoke bere jarraitzaileak egindakoarekin.

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Coro Vivace Abesbatza – Kontzertua

13 martxoa, 2014
20:30to22:30

Gure maitasuna den musika korala partekatu ahal izateko jaio da “Coro Vivace Abesbatza”, beti ere giro atsegin eta erlaxatu batean.

Abeslari gaztez osatua dago eta parte hartzaile guztiok musikan adituak gara, koral musikan batez ere.

Musika eta dibertsioa gure marka bilakatuta, gure inguruaren bizitza sozio-kulturalean aktiboki partehartzen jarraitzen dugu.

Beste modu batez egiten gauzak, edozer lortu ahal dela daukagu filosofiatzat. Etorri zaitez eta hasi aldatzen.

Euskal musika eta gehiago!! Zuen zain gaude!!

cartel evento facebook

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

ESKINA FEMENINA

14 martxoa, 2014
17:30to23:30

EMAROCK_HIKAESKINA FEMENINA (Desmitificando a las putas del Rap)

ESKINA

17:30 – 18:30 – Taller escritura-improvisación (arduradunak La Basu + Aneguria)

19:00-20:30 – DJ Taierra

20:30 – 21:30 – Rap Musik

21:30-23:30 Explicación del Proyecto Eskina Femenina + KONTZERTUA: La Basu + Aneguria + DJ Ibai

ESKINA2

 Info gehiago La Basu y Ane: http://www.emarock.com/euskera/iii-emarock-gaua-santurtzi/la-basu-aneguria-1/

LA BASU: “La Basu es una mc bilbaina que lleva en la escena del rap desde finales de los 90,creó el primer grupo de rap femenino en Euskadi y a partir de ahi fué creciendo en el rap, creando diferentes grupos, dando conciertos y teloneando a grupos importantes dentro de este mundo. Tras una época de silencio vuelve con ganas y está preparando su nuevo disco para este 2014”

 ANEGURIA: Baliabide murriztasunak eta espazio publikoak hiphopa ezagutzea eraman zuten. Freestyle-ak liluratuta eszena lokalean murgildu eta 2005ean La dolçe Rima taldea sortu zuen Vincenzo, Sr. Multiflow eta Dj Ibairekin. Gaur egun, Lapiko klika ahots taldearen kide da (Taker eta Rimas ekin), Eskina Femeninaren sortzailea (La Basurekin) eta Aneguria bezala bere aniztasun musikala ikertzen dabil Dj Ibai eta beste artista desberdinekin.

Info gehiago “Eskina Femenina Proiektua”:https://www.facebook.com/pages/Eskina-femenina/382259831901134?fref=ts

 Emarock Elkartea eta Eskina Femenina!!!

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

PELE+YAKAMAN Kontzertua

4 apirila, 2014
21:30

Pele, compositor y arqueólogo menorquin  y Jaime Yakaman trovador, rolero y artista plástico mexicano, presentan sus canciones en versión acústica y de un contenido sobre los cotidiano.

México
Están invitadas todas aquellas personas sensibles y abiertas, dispuestas a escuchar historias, anécdotas y relatos de la vida citadina a través de las canciones que ellos interpretaran. Y a todo el público en general les invitamos a que se acerquen a conocer y compartir un momento inolvidable.

Enlaces:
Jaime:
https://soundcloud.com/jaime-alejandro-cornelio-yacaman
http://www.youtube.com/watch?v=4yGSznEZKfE
http://www.youtube.com/watch?v=DX2LeAkQJFA
http://www.youtube.com/watch?v=4ZGBZ8hLQhM

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

GYPSY JAZZ JAM sesion

25 iraila, 2014
21:00
23 urria, 2014
21:00
20 azaroa, 2014
21:00
18 abendua, 2014
21:00
22 urtarrila, 2015
21:00
19 otsaila, 2015
21:00
16 apirila, 2015
21:00
21 maiatza, 2015
21:00
18 ekaina, 2015
21:00

JAM SESSION GYPSY JAZZ

Gypsy

No es el París de los años 20, ¡es el Hika Ateneo de Bilbo! Deliciosa propuesta cada vez más consolidada para terceros o últimos jueves de cada mes, donde 6 instrumentistas que agradecen la compañía repasan los hits del género jazzero más gamberro.

Si te gusta tocar o cantar, no lo dudes… ¡¡Escenario abierto!!!

Anima zaitezte eta parte hartu!!!

gypsyJAZZ

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Fanzine Topaketa + Irazoki kontzertua

15 urtarrila, 2015
19:00

Nontzeberri webguneak euskaraz egindako fanzineei buruzko jardunaldia ondu du, Bilboko HIKA Ateneoaren laguntzarekin, ostegunean, hilak 15. Horretaz gainera, Joseba Irazoki musikariaren kontzertua ere izango da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bilboko HIKA Ateneoan.

nontzeberri_IRAZOKI

Euskal Herrian badira euskaraz egindako zenbait fanzine, eta fanzine horiek izango dira urtarrilaren 15eko protagonistak. Hala, Izu Giro, Barnezine, Pop Pilulak eta La Tourette argitalpenetako kideak izango dira, plazaratzen dituzten fanzineen berri emateko. Horrekin batera, argitalpenen bakoitzaren azken alea ere aurkeztuko dute.

Lau fanzineak askotarikoak dira: Izu Giroa punk-rock, hardcore eta bestelako musika estilo biziei buruzko fanzine beteranoa da, izan ere, oraintsu 23. alea kaleratu dute. Pop Pilulak, berriz, pop-kulturaren gaineko kultur fanzinea da; hil honetan hirugarren alea plazaratu dute. Barnezine, aldiz, ez da paperezko fanzine klasikoa, sarean argitaratzen baita; bazterreko kultura jorratzen du. Azkenik, La Tourette paperezko fanzinea da: sormena lantzen du, eta arte esparruko kideek eratutakoa da.

Gizon-orkestra

Horrekin batera (fanzineen aurkezpenak eta erakusketa) kontzertua ere izango da egun horretan: Joseba Irazoki. Nafarra one-man-band edo gizon-orkestra formatuan arituko da, oraintsu Joseba Irazoki eta Lagunak izenburuko lana argitaratu duen arren, banda formatuan. Irazokik hainbat kontzertu egin ditu bakarka, eta telebistan ere sarritan agertu da. Formatu horretan, gainera, Oso Banda izenburuko binilozko hamar hazbetekoa plazaratu zuen.

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

FUZZ IN THE CITY 2015

27 martxoa, 2015 19:30to28 martxoa, 2015 0:00

Martxoak 27-28 2015

Fuzz in the city

Hika Ateneo Bilbao

FUZZ 2015, Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=QsqD61V8edM

Sarrerak:

Bi eguneko bonoa + FUZZ txapa: 20€

Ostirala: 12€ / Larunbata: 15€

FUZZ2015cartel

Fuzz in the city 2015 bueltan da berriz ere, izkutuan dauden bandak bilatzeko. Gure hirira erakarri nahi ditugu euren zuzeneko biziak ezaguteraziz, horrela jakingo dugu zer den taberna ta garitoetan entzuten dena, gure botxotik haratago.

3 banda eguneko izango dugu gure Fuzz dosia asetzeko eta honekin batera ohiuak eta aldaka mugimenduak ere aurreko urteko ekitaldian bezala. Bestalde, Fuzz in the Cityren lagunak diren negozio eta lokaletan doako hainbat ekintza izango dira. Djak eta bandak leku guzti hauetatik ibiliko dira asteburu osoan zehar.

Asteburu honetarako gure proposamena, Fuzz bandak lagundu, sustatu eta eurekin gozatzea da.

Gainera bi erakusketa izango ditugu. Alde batetik “Presente bruto ilustrado” Fuzz in the City ospatzen den egunetan zehar, eta beste aldetik “The Fly Factory” agentziak sortutako obraren selekzio bat.

https://es-es.facebook.com/PresenteBrutoIlustrado

The Fly Factory –k underground industria musikaleko diseinatzailea ta ilustratzaile entzutetsuenak bildu ditu %100 ongintzarako den proiektu batean.

Presente BRUTO Ilustrado” honakoek osatzen dute (orden alfabetikoan): Alvaro P-FF, Aritz Aramburu (San Sebastián), Borja Bonafuente (Madrid), Bunker Graphics (Vigo), Conspiracy Studio (Barcelona), Don Rogelio J (Valencia), El Tinglado Gráfico (Madrid), Grip Face (Mallorca), José Punzón (Madrid), Lorenzo Montatore (Madrid), Luís Demano (Valencia), Mauro Entrialgo (Vitoria), Mik Baro (Valencia), Oky von Stoky (Madrid) y Roberto Argüelles (Vigo).

FUZZpresente_bruto

OSTIRALA – 19:30

GRAND GURU

FUZZ15_1Grand Guruk, Rock and Roll-an baino ez du sinisten Rouenetik (Normandy, Frantzia) etorritako predikadore honek, sexua, maitasuna, Jainkoa eta endogamiari buruz baino ez du hitz egiten.

Bere burua “boogie freak” baten moduan deskribatzen du, Iggy, Hound Dog Taylor edo Jon Spencerren estiloan, nahiz eta “amen” ere egiten dion Bad Brainsi. Bluesetik Hardcorera, Grand Guru energía, gozamena eta erritmoaren bila abiatzen da.

2011ko martxoan, Grand Guruk bere mensaia zabaltzea erabaki zuen mono banda formatoan eta horretarako aspaldiko aintzindariak ibilitako errepideetatik mugitzera ekin zioten. Hoien artean aipatzekoak: Hasil Adkins, Reverend Beat-Man, Thee Mysterious Asthmatic Avenger or Dr Ross. Grand Guruk, beti ere rock´n´roll xume eta gogorrari fidela izanik, bere mensaia zabaldu du hala eskatu dioten leku guztietan bere bidean zehar: espaloietan, sotoetan, diska dendetan, etorbide haundietan…

2011an Grand Guruk bere lehenengo cda grabatu zuen “First Shots” Guru Diquesen bitartez. Modu honetan, hala desio dugun guztiok bere mensaia eraman ahal izango dugu gurekin batera, bai ezagutara emateko edo intimitatean gozatzeko. Beranduago, “War Machine E.P.” argitaratu zuen 2013. urtean Guru Disques eta Burning Soundsen bitartez. Azkenik, pasadan urtean, “Let It Blurt” eman zuen argitara Guru Disquesen bitartez zinta kasete formatoan. Lan hau bere mensaia zabaltzeko bide ezberdinekin jolasean aritzearen ondorioz jaio zen.

http://grandguru.bandcamp.com/ https://www.facebook.com/pages/Grand-Guru/134130783324942?sk=timeline

https://www.youtube.com/watch?v=OySVHTmH0LM&feature=youtu.be 

LOS PLOMOS

FUZZ15_2XX. mende bukaerako Europa zaharra: garai honetako helburua dekadentzia sakonean murgiltzen ari den hiriarekin aurpegi garbiketa egitea da. Hiriaren eraldaketan gauzatzen ari den honetan, ibaia garbitu egiten da metal astunez kutsatutako lokatzak ateraz. Nazioarte mailan aski ezaguna den artista batek ibaitik ateratako lokatzaz bere obra entzutetsua egiten du “Los cinco muñecos de lodo” izenekoa. Ondoren hiriko museo batek prezio xume baten erosi egiten du. Inork ezingo luke asmatu, zein erreakzio kimikoari esker panpin hauek berpiztu egin ziren. Bost izaki arrunt baino ez ziren izan inolako plan barik mundua sabaltzeko.

Lokatz haietatik, LOS PLOMOS.

Iada esistitzen ez den Bilbao baten zabor industrialen oinordekoak dira Los Plomos. Zabor bilatzaile nekaezinak, ibaiaren ur esterilizatuetan barrena sortzen dute euren musika, garage rock zikina, lokaztutako bluesa, desegindako rockabillya, punk toxikoa eta latexko melodiak. Bandarik txarrenek kutsatutako hondarrak

LOS PLOMOS bost taldekidek osatzen dute. Char-Lee Mito, zentzugabekeriaren predikadore, eguneroko Melena Simone, galbidean jarritako prestaketa akademikoa errekara botata, tekletatik jausten den aingerua. Cabos Pellejo, arantzez jositako bere sei sokei eraginez. Mr Smoky, perkusioaren historian galdutako tartearen jabe edo kolpeen automata. Fernando Ulzion, lerdea dariola hilzorian den saxo batean, kaka zahar gorena.

Usain txarrekoa, itxura zikina eta desastrea airean!!!

https://losplomos.bandcamp.com/album/los-plomos-singles https://www.facebook.com/pages/Los-Plomos/429884813797801?ref=hl https://www.youtube.com/channel/UCs_a-N_LMpu90SU9YcGXtnw

JOSEBA B. LENOIR

FUZZ15_3Duela hilabete batzuk, Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotzak, 2013) kaleratu zenean, Joseba Baleztena deskribatzeko hitzik egokiena geldiezina zela esaten genuen, beti dagoelako hainbat proiektu musikaletan aritzeko prest. Gaur egun birsortutako SixtySexers taldeko kidea da. Honez gain beste talde batzuetako partaide ere bada, hala nola Sumision City Blues eta Izaki Gardenak taldeetakoa, baina denbora luzez dabil bere lanik pertsonalera garatuz Joseba B. Lenoir izenpean. (J.B. Lenoir bluesman entzutetsuaren omenez). Lan honetan, saiakera oinarri izanik, loop-ek eta pedalen efektuek eskeintzen duten baliabide anitzen ozeanoan murgildu egiten da. Blues, folk edo rocka oinarritzat hartuta, konposaketei zigilu pertsonal bat ezertzea lortu egiten du. Konposaketa hauek, alde batetik, Ennio Morriconeren bandak ekartzen dizkigu gogora eta bestetik, Jimi Hendrix edo Frank Zapparen inprobisazioen oihartzunak ere antzeman daitezke lan honetan.

10”tako vinilo honetan, Joseba B. Lenoir abesti formatura hurbildu egiten da. Ia musika tresna danak jotzeaz gain (kitarrak, baxua, teklatuak, banjoa, pianoa…) lan honek dituen lau abestietatik hirutan abestearen ardura ere hartzen du. “Erraietatik erran” abestiak Neil Young & Crazy Horseen abesti errepikakorrak gogorarazten dizkigu. Lau minutu ta erdi luze irauten badu ere, ordu erdiz luzatu zitekeen eta ez ginateke bere estribiloekin, koroekin eta kitarra gordinekin aspertuko. Abesti honetan Joseba B. Lenoirek Aitor Goikoetxearen laguntza izan du baterian. Azken hau Berri Txarrakeko kide ohia dena eta gaur egun Sons of Woodeko partaidea.

Beste abesti batzuetan Felix Buff (Willis Drummond) elkarlanean aritzen da Josebarekin. Bereziki nabarmena da bere kolaborazioa “Ez zaitut behar” abestian. Bertan blues-rock indartsu bat jorratu egiten dute The Black Keys edo The White Stripesen estiloan. “Tenpesta” instrumentala den abesti bakarra da eta agian horregatik Josebaren aurreko lanetik hurbilen dagoena. Egitura narratiboa dauka: Modu lotsatian hasten da baxua, kitarra elektrikoa eta bateria elkarrizketan hasi nahiko balute bezala. Halako baten kitarra elektrikoak nagusitasuna hartu eta ekaitz barrenera garamatza. Azkenik melodia eder eta gozo batek lasaitasunera itzularazi egiten gaitu. “Maltsu eta biluzik” diskako azken abestia da. Bertan berriz ere ikus dezakegu Josebak duen gaitasuna zapore klasikodun abestiak egiteko eta denboraren menpe ez daudenak.

Azken urtean zehar lan hau aurkezten aritu dira Joseba eta Felix Buff bateriajolea. Bikote lana izan bada ere, heldu da momentua aurreko lanetako abestiak berreskuratu eta abesti berriei bide zabaltzeko Joseba B. Lenoir Gang bandarekin. Banda osatzen duten bost musikariak, Neil Young & Crazy Horsen gaiak jotzeko elkartu ziren eta eztenatoki baten lehenengoz Bilboko Izar & Star zikloan ikusi genituen. Geroztik lanean ari dira euren abestiak sortzeko asmotan.

Felix Buff (willis drummond, Los Separatistas, Napoka Band, Joseba Irazoki & Lagunak, Aguxtin Alkhat…): bateriajolea da eta perkusioan ere aritu da.
Xan Bidegain (willis drummond, Aguxtin Alkhat…): baxujolea da.
Miren Narbaiza (Napoka Iria): Kitarra elektrikoa, kitarra akustikoa, teklatuak eta ahotsa. Ander Mujika (Napoka Iria): Kitarra elektrikoa, lap steel eta ahotsa.
Joseba B. Lenoir (sextysexers, Sumisión City Blues, willis drummond…): ahotsa, kitarrak eta teklatuak.

Taldekide hauekin Tenpestan agertzen diren abestiek dimentsio berriak izango dituzte. Nafartarraren aldetik rockeroena nabarmenduko da, fuzza eta noisearenganako desioa…Hala ere girorik lasaiena ere berreskuratuko da Instroak Vol.2 lanean bezala.

Diskak, hurrengo linketan entzungai dituzue:

TENPESTA EP 2013 http://josebablenoir.bandcamp.com/album/tenpesta

INSTROAK VOL.2 2013 http://josebablenoir.bandcamp.com/album/instroak-vol-2

LARUNBATA – 20:00

THE CAVEMEN V

FUZZ15_4The Cavemen V, garage-punka egiten duen Lyoneko banda bat da. 2010. urte inguruan sortu zen taldea eta inguruko banda ezberdinen artetik etorritako bost pertsonek osatu zuten talde hau. Euren jatorrizko bandak honakoak izan ziren: The Buttshakers, The Slow Slushy Boys, The Lost Boys… Elkartzea erabaki zuten 60. hamarkadako “garagea” ganoraz jotzeko: basatia eta brutala. 2014an bere hirugarren 7”a kaleratu ostean Soundflat Recordsekin, gogos ekin diote lanari euren lehenengo LPa grabatzeko. Martxoan izango da grabaketa eta zigilu berdinaren bitartez egingo dute.

Little Big Caveman (Lead Vocals, Tambourine, Shakers, Harmonica), Bebs Erectus (Guitar, Bac- king Vocals), Tony Mammouth (Saxophone, Animal Screams), Fab De Neanderthal (Bass Guitar, Backing Vocals) eta Lester Mizzi (Drums, Ooh-Aah’s) taldekide hauek, aldez aurretik behin baino ez dira penintsulan egon. Bartzelonan izan ziren Gambeat Weekwnd-ean parte hartzen. Oraingoan aukera aparta da eta ezin duzue kabernikola hauen zuzenekoa ikusi gabe gelditu. Guregana Frantziatik heldu dira eta hiriko eztena kolpatuko dute inolako errukirik gabe.

https://www.youtube.com/watch?v=sX9_6TaUIe0

https://www.youtube.com/watch?v=UIQwhcabmN4

https://www.youtube.com/watch?v=vnDkB9N_2f0 

LoS GLuRpS!!

FUZZ15_5bLos Glurps!! “garage-punk”a egiten duen talde bat da. Fuzzaren maitale izanik, Back From the Grave eta Bruno Lomas ere maite dituzte. 60. hamarkadako soinu “garageak” miresten dituzte, alderik gordin eta kabernikolena ere gustoko dutelarik. 2010. urteko udan jaio egiten da taldea eta gaur egun honako hauek osatzen dute: Tono Little Boy Fuzz, kitarra; Cuate Sticky-Bo, baxua; Thee Question Boy, teklatua eta Charlie Stu, bateriajolea.

Hiru 7” kaleratu dituzte, “Yeah!” (Kuma Records) eta “La Criatura” (Jaguar disketxea) Leighton Koizumik produkzituta (Gravedigger V, The Morlocks) eta “8 min 28 seg de mamporros con…” (Jaguar disketxea). Azkenengo hau Jorge Explosionek nahastuta.
Hainbat jaialditan jo dute, hala nola: Sixties Rock Weekend, Monster Raving Loony Party, Wáchina Festival… Eta bide honetan, eztenatokian aritu dira banda entzutetsuekin batera. Hauen artean batzuk aipatzearren: Cynics, A-Bones, Sex Museum, Lyres, Parkinsons, Wau eta Los Arrrgsh!!!

Euren kontzertu bat entzun ostean Muzicaliak agindako deskribapena baino hoberik ezin da aurkitu: “garage-punk banda, bitaminaduna, harroa eta sabelera zuzenean heltzen dena”

http://glurps.bandcamp.com/

https://www.facebook.com/los.glurps

DIRTY COAL TRAIN

FUZZ15_6Talde portugaldar hau 2010ean Ricardo Ramosek osatu zuen. Ricardo Ramos, Reverend Jesse Coltrane, kitarra, ahotsa eta konposatzaile nagusia da. Geroztik taldekideak aldatuz joan diren arren, hirukote batek osatzen du taldea bere formazioa egonkortu denetik. Beraz, Beatriz Aka, Conchita Consuela Coltrane ( kitarra eta ahotsak) eta Carlos Kalo Coltsane (bateria) osatzen dute hirukotea, noizean behin beste musikari batzuen laguntza izaten dutelarik.

Taldea promozio biran hasi zen bere lehenengo LPa kaleratu ostean “The Dirty Coal Train” (2013, Independente). Ondoren single bat kaleratu zuen “The Beast of Boliqueime” (2014), Zipa Dee Doo Dah eta urte horretan bertan bigarren LPa kaleratu zuten: “Dirty Shake” izenekoa (2014, Monotone). Azkeneko album honek aurreko lanen hildo beretik jarraitzen du, rock, punk, garage eta surfaren nahasketa bat eginez. Hala ere “lofi”rantzako bidea hartzen du, zuzenekoaren gordintasuna isladatzeko asmoz eta estudio batek eskeintzen dituen abantailei uko eginez. Modu honetan, diska hau bere osotasunean etxean eta entsaiolekuan grabatu zuten. Lan honetan ohiko aipamenak egiten dituzte: zonbiak, ovniak, itsasoko munstroek, tximu erraldoiak eta “serie B” filmetan izaten diren bestelako pertsonaiak. Hala ere badago lekua bestelako aipamenak egiteko: Unica Zurn (margolari eta autore) “Der Mann in Jasmin” obran, Tennessee Williams “Stella”n edo Latin Playboys eta David Hidalgo moduko erreferentziak ere agertzen dira. Bigarren album honetan taldeari energia dario bere zuzeneko biziekin eta gogorarazi nahi digu ezina ekinez egiten dela.

https://www.facebook.com/thedirtycoaltrain

http://dirtycoaltrain.bandcamp.com

https://www.youtube.com/watch?v=9g4DrUl6px0&spfreload=10 https://www.youtube.com/watch?v=MkUgYp9_2pA&spfreload=10 

___^_^___

Sinestezina!! Fuzz Fuzz Fuzz in Bilbo City!!!!!

Antolaketa: hikaateneo + FUZZ IN THE CITY

+ INFO:

fuzzinthecity@gmail.com

https://www.facebook.com/pages/Fuzz-in-the-City/731879440164552

https://twitter.com/fuzzinthecity

FUZZ_satelites

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca