| 7 June, 2012 | ||
| 21:00 | a | 22:30 |
Kurtsoaren amaiera heltzen ari da, eta Adarrots folk taldearekin agurtuko dugu Musikaateneoa datorren ekaineko 7an.
Zazpikote bizkaitarra, bere kulturaren ikurra den Euskal Herriko folk tradizionala iraunaraztea xedetxat harturik, ekin zioten behinolako erritmo nahiz doinuak egokitu eta gaurkotasun handiagoko musikekin nahasteari; gisa honetan, zenbait bizipen eta gertaera txundigarritara helarazten gaituen musika iradokitzailea sortu dute, non iraganak eta eguneroko bizimoduan egiten ditugun urratsek bat egin duten.
Bitartean, dasta itzazue bere kantak.












