Hikaateneolari, egon adi… habemus Bertsoafari !!!

Urteak joan, urteak etorri, eta aurten berreskuratu nahi dugu Hika Ateneoko ohitura osasungarria eta, batez ere, “euskaldungarria”: bertsoafariena.

Halako “Return of the Bertso-Jedi” baterako, bertsolari onak bilatuko ditugu, eta zuen gustuko menuren bat ere. Dena prest giro magiko bat lortzeko.

Afaria (koparik gabe) eta bertsolariak 25 €tan. Apuntatzeko, egin klik hurrengo irudian eta jarraitu argibideak:

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

Ekaineko Musikaateneo: Adarrots

7 June, 2012
21:00a22:30

Kurtsoaren amaiera heltzen ari da, eta Adarrots folk taldearekin agurtuko dugu Musikaateneoa datorren ekaineko 7an.

Zazpikote bizkaitarra, bere kulturaren ikurra den Euskal Herriko folk tradizionala iraunaraztea xedetxat harturik, ekin zioten behinolako erritmo nahiz doinuak egokitu eta gaurkotasun handiagoko musikekin nahasteari; gisa honetan, zenbait bizipen eta gertaera txundigarritara helarazten gaituen musika iradokitzailea sortu dute, non iraganak eta eguneroko bizimoduan egiten ditugun urratsek bat egin duten.

Bitartean, dasta itzazue bere kantak.

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca