Euskararen Nazioarteko eguna Abenduaren 3an helduko da, eta aurreko egunean, osteguna, gure musikaateneo esparru maitea euskaraz blai bete nahi dugu.
Horregatik, euskaldun bat hautatu dugu: Josu Bergara. Benetan artista ona eta eskuzabala ere: bere bi diskuak (Nora zoaz -2009 eta Karramarroen hiria -2006) denon eskura daude. Entzuleen munduaren izenean, esker mila!
Josu Euskal Herrian zehar ibili da jo eta ke bere kitarra eta musikaren gainean, eta ez da bakarrik abeslari ibiltaria, sareari blogari eta bipuntuzerolaria baizik: bere web orriaren diseinua benetan leuna eta atsegina da; are gehiago, myspace, facebook, twitter eta youtubean ere bizirik dirau.
Espero dugu euskararen eta musikaren gozatzea, eta agian bere blog jarraituz CD crossing session bat antola dezakegu egun horretan. Ixo gaiztoekin.
Hona hemen bere bideo batekin, agur t’erdi:












