Gure ikuskera

Bilboko Hika Ateneo topaketa eta eztabaida tokia da. Eztabaidatzeko topatu
egiten gara eta topatzen dugun tokian eztabaidatzen dugu, pertsona guztiak
errespetatuz eta ideia guztiak dudatan jarriz.

Kultura eta artearen gainean eztabaidatzen dugu, baita arazo sozial eta
nazionalen gainean, gizaki eta sexu kontuen gainean, politika txikiaz eta
handiaz, eztabaidatu daitekeen ororen gainean eztabaidatzen dugu gustukoa
dugulako eta ikasi nahi dugulako. Besteengandik ikasten dugu, besteek
gugandik.

Horretaz gain, musika, erakusketak eta antzerkia ditugu eta zineforumak eta
liburuforumak, mendi honetara ala bestera joatern gainean ere eztabaidatzen
dugu edo zeozer jan ala ez jatearen gainean makrobiotik taldetik. Emakume
edo kogarapen taldearekin osotzen den ardura-sorta zabala.
Ateneoa Euskal Herriko kolektibo sozial, sindikal eta politikoen topagunea ere bada,
mahai baten inguruan bildu eta euren lokala ez duten horiena. Horretaz gain
sozietate gastronomiko modura ere erabiltzen da, oturuntza ederrak eztabaida
sakon zein betiko abestien lagun.

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca
| Comments Closed