Gure antolakuntza

Hika Ateneo irabazibako elkartea da, kultura munduko zein elkarte munduko
lagunek osatua, ezagunak batzuk eta ezezagunak besteak, baina parte hartze
sozialerako ardura partekatuz. Herritarren egitasmotik sortu zen orain
hamabost urte baino gehiago, kanpora proiektatzeko bokazio argiarekin:
· Pertsona eta kolektiboen arteko topagunea, gizarte bilbotarrean parte
hartzeko gogotsu eta aktibo diren eragileen artean.
· Espazio alternatibo modura eta bestelako eskaintza kultural publiko zein
pribatuen osagarri.
· Hiri-espazio baten elementu dinamizatzaile modura -Atxuriko auzoaekipamendu
kultural gabekoa, eta berrikuntza gune den eta orain arte
baztertua egon den Bilbo Zaharretik gertu, eta mugan, Alde Zaharra ere,
hiri interes eta balio sinboliko handiko Bilboko kultura eta irudikapen
kolektiboan.
Gure Ateneo gizarte zibil antolatuak bere parte hartze beharrizanak eta kultura,
soziopolitika eta zientzia ardurei erantzuteko espazio modura ulertzen dugu,
dibulgazio, formakuntza, eztabaida eta ekintza sozial ezberdinak garatuz.

Gure jarduera
Ateneoko helburuak lortzeko:
· Eztabaida, mintegi eta hitzaldiak antolatzen ditugu interes kultural eta
sozialeko gai ezberdinen gainean.
· Espazioa transformazio sozialaren alde diharduten beste elkarte eta
mugimendu sozialei lagatzen diogu euren jarduerak egiteko
· Gogoeta, eztabaida eta eskuhartze politikorako taldeak antolatzen
ditugu, gure helburuekinbat datoz gaiak jorra ditzaten. Baita ludikoak
diren beste hainbat, menditaldea kasu.

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca
| Comments Closed