Nazkatu gara betiko koreografiaz
Gaurko kontsumoa ez da maitasun kanta
Horregatik REAS Euskaditik diogu… Dantza gaitezen bestela! Nortzuk?: Antolatzailea: REAS Euskadi. Laguntzaileak: Robo Fundazioa eta Hika Ateneo. Non?: Hika Ateneo. Ibeni Kaia, 1. Bilbao Noiz?: Urtarrilaren 18an, ostirala, 21.30etan Nola?: Edukiera mugatua daukan Robo Fundazioaren doako kontzertu baten bitartez. Zergatik?: Kanta hau gustuko ez dugulako eta eskala txikiko kontsumo mota jasangarriago bat sustatzen duten proiektu alternatiboetan dantzatzea nahiago dugulako.
Kontsumo honen dantza pausuak sostengaezinak dira; azalera handietan dantzatuz, banka espekulatiboa bikote legez eta erosi, erabili eta bota atzeko- musikarekin. REAS Euskaditik (www.economiasolidaria.org/reaseuskadi), pertsonen eta inguruaren zerbitzura dagoen ekonomia sustatzen duten gizarte-entitate eta enpresa ezberdinak elkartzen dituen saretik, bestelako dantza posiblea dela sinesten dugu. Horregatik, bestelako dantzak egitera gonbidatzen zaituztegu Robo Fundazioarekin (www.fundacionrobo.org), musika-industria eta kontsumora alternatiba adibide bat. Robo Fundazioa, 15Mko kexen ondorioz sortutako artista talde bat da, eta garrantzia duena dantza-pausoak direla eta ez hauen asmatzaileak aldarrikatzen dute. Gizarte-kritika musikara modu ireki batean eraman nahi duen talde-abentura bat da. Horregatik, abesti guztiak Robo ezizenarekin sinatzen dira, sarean konpartitzen dira, Creative Commons-ekin eta deskarga askekoak dira. Robo, musikaz aritzen da, baina bere hausnarketa harantzago doa eta ekonomiarekin, kulturarekin, gizartearekin etab.-ekin zerikusia dauka. Bere web orrialdean esaten duten bezala, “Krisialdi honekin, pertsona askok barrutik krak egin dute. Frustrazioa komunean jartzeko eta hura energia politikoan bihurtzeko ordua da. Olerki sendo batzuk eskura edukitzea baliagarria izan daiteke. Krak egiteko hainbat modu dago. Etxean norbera bakarrik albistegiari iraindu beharrean, hobe guztiok batera kalean”. Robo taldetik hainbat musikari igaro dira edo igaroko dira, hauen artean Guillermo Zapata, Mursego, Giorgio Bassmatti, Miguel Brieva, Jonston, Diploide, Nacho Vegas, Grupo de Expertos Solynieve, Xavier Baró, Anari, Los Carradine, Tachenko, Albert Pla & Pascal Comelade, Fernando Alfaro, Cohete, Wild Honey, Mar Álvarez, Arma X, Miren Iza eta Kokoshca. Hala eta guztiz ere, eszenatokira igoko diren pertsonak sekretuan mantendu nahi ditu. Jakin nahi izanez gero, urtarrilaren 18an, ostirala, 21.30etan Hika Ateneora etorri beharko zara. Egun horretan, kale-ekintza baten bitartez, abesti eta dantza alternatibo eta solidario berriei buruzko ideiak emango dizkizuegu. Zelan eta non kontsumitu buruzko hainbat abesti hemen aurki ditzakezu: www.economiasolidaria.org – Ekonomia Solidarioa www.konsumoresponsable.coop – Kontsumo Arduratsua eta Merkatu Soziala www.proyectofiare.com – Banka Etikoa www.baserribizia.info – Elikadura Burujabetza www.aeress.org – Berreskurapena eta birziklapena www.comerciojusto.org – Bidezko Merkataritza www.consumehastamorir.org – Kontsumismoari kritika www.gizatea.net – Gizarteratze Enpresak