“Presente BRUTO Ilustrado” ERAKUSKETA

14 apirila, 2015 17:00to17 apirila, 2015 22:30
21 apirila, 2015 17:00to24 apirila, 2015 22:30
28 apirila, 2015 17:00to30 apirila, 2015 22:30
5 maiatza, 2015 17:00to8 maiatza, 2015 22:30
12 maiatza, 2015 17:00to15 maiatza, 2015 22:30
19 maiatza, 2015 17:00to22 maiatza, 2015 22:30
26 maiatza, 2015 17:00to29 maiatza, 2015 22:30

“Presente BRUTO Ilustrado”

ERAKUSKETA

The Fly Factory –k underground industria musikaleko diseinatzailea ta ilustratzaile entzutetsuenak bildu ditu %100 ongintzarako den proiektu batean.

Presente BRUTO Ilustrado” honakoek osatzen dute (orden alfabetikoan): Alvaro P-FF, Aritz Aramburu (Donostia), Borja Bonafuente (Madrid), Bunker Graphics (Vigo), Conspiracy Studio (Barcelona), Don Rogelio J (Valencia), El Tinglado Gráfico (Madrid), Grip Face (Mallorca), José Punzón (Madrid), Lorenzo Montatore (Madrid), Luís Demano (Valencia), Mauro Entrialgo (Gasteiz), Mik Baro (Valencia), Oky von Stoky (Madrid) y Roberto Argüelles (Vigo).

https://es-es.facebook.com/PresenteBrutoIlustrado

FUZZpresente_bruto

presentebruto1 presentebruto2 presentebruto3

^_^

Antolaketa:

FUZZ IN THE CITY

The Fly Factory

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca

III. XEREZADE jaia

8 maiatza, 2015
20:00

III. XEREZADE JAIA

Xerezade Artxiboa literatur podkastaren jaia

(hikaateneoko gela txikian)

Lau urte daramatza martxan Xerezaderen artxiboa literatur podcastak, entzuteko literatura ardatz. Jasone Larrinaga eta Ana I. Morales itzultzaileen proiektu kuttuna dugu, mimoz aukeratzen eta argitaratzen baitituzte ahoz gora irakurritako kontakizun eta ipuinak. Besteak beste, Franz Kafkaren, G. K. Chestertonen eta Kate Chopinen aleak paratu dituzte entzungai. Beren ibilbidea ospatzeko jaia antolatu dute Bilbon, hirugarren aldiz.

Elearazi itzulpen blogean egindako elkarrizketan, Ana I. Morales itzultzaile eta Xerezaderen artxiboa literatur podcastaren bultzatzaileetako batek honako hau esan zuen, literatur podcasta sortzeko arrazoiei buruz:

“Badago jende asko kostatu egiten zaiona irakurtzea, edo nagia daukana, edo beldurra ematen diona liburu-denda batera sartzeak. Nahi nuena zen, alde batetik, niri horrelako atsegina ematen didan gauza baten jendearen esku ipintzea, eta, bestetik, ohitura handirik ez daukan jendeak ere gozatu ahal izatea narrazioez eta literaturaz oro har.
 
Gure beste asmo bat da ezagutzera ematea jada eginda dauden gauza pila bat. Guk asko itzultzen dugu podcasterako, baina erabiltzen ditugu baita ere itzulita dauden gauzak. Literatura Unibertsalaren bildumarekin gertatzen da lan pila bat daudela eginda, batzuk oso-oso onak, baina edizioak agortuta daudela, edo jendeak ez dituela ezagutu ere egiten. Gero, inertziak ere gure kontra egiten du. Nire adineko jendeak, behintzat, gaztelaniaz edo frantsesez ezagutu ditu klasiko gehienak eta ematen du gogorra egiten zaigula euskaraz hartzea”.

2011n ekin zioten helburu horiek betetzeko lanari, eta ordudanik kontakizun eta ipuin mordoxka bat ipini dute entzuleen eskura. 2012an jaia ere antolatu zuten, egindako lana jarraitzaile eta kolaboratzaileekin ospatzeko, eta lan hori berori gizarteratzeko. Podcastean emititutako testuak irakurri zituzten zuzenean Luistxo Fernandezek, Goizalde Landabasok, Iñigo Roquek eta Iban Zalduak. 2013ko etenaren ostean, 2014an berriro ere heldu zioten ohiturari, eta orduan ere testuen irakurketa izan zuten ardatz: Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren eta Iñigo Roquek jardun zuten artxibozain-lanetan. Dena ez zen noski artea izan, eta entzuteko literaturaren zaleak batzeko ere balio izan zuten bi jaiek.

Aurtengo ospakizuna maiatzaren 8an egingo dute, ostiralez, Bilboko Hika Ateneoan. Aste honetan atera dute kartela, eta bertan ematen dute aurtengo irakurgaien eta irakurleen berri:

LITERATUR IRAKURKETA GLAMUROSOA!

– “Egunero erabiltzeko”, Alice Walker

– “Ez egin tiro piano jotzaileari”, Xabier Landabidea eta Eneko Olazabal

– “FOAF tale”, Julen Gabiria

… eta gehiago

IRAKURLEAK:

Itziar Diez de Ultzurrun, Izarne Cardaba, Xabier Landabidea, Edu Lartzanguren, Eneko Olazabal, Xerezaderen Artxiboa

Xerezadejaia2015KARTELA

http://uberan.org/?kaia/category/liburu-aurkezpenak/10/kategoria/Liburu-aurkezpenak/kategoria/Errezitaldiak/kategoria/Literatur/item/xerezade-artxiboaren-jaia-hirugarrenez

  • BarraPunto
  • del.icio.us
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • PDF
  • Print
  • Tumblr
  • Twitter
  • Add to favorites
  • Identi.ca